XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Azkenik, erreka-bazter eta mendi-punta ez ziren beste lur guztiak, goitik behera haritzez beteta zeuden.
Edonora begiratuta ere,
Azurtzatik hasi eta Maltzagaraino, Amañatik Elorretaraino eta Ibur errekatik Saturixoraino.
Gaur egun pinuz, etxez, zelaiez edo errepidez estalita ikusten ditugun inguru guzti horiek, 20-30 m-ko haritz ederrez beteta zeuden; haritz horien artean, zumar, gaztainondo, ezki, lizar eta gereziondoak ere hazten ziren, ehundaka animalia eta friztiri jaten emateko adina zuhaitz eta zuhaiska.
Ez zegoen ez urrun joan beharrik azkonar, basakatu, azeri, kirikiño eta katuparduak ikusteko.
Katumixarrak edozein zuhaitzetan bizi ziren eta etxeko atea zabaldu eta sarritan agertzen zen satandaria, beste leku batzuetan
Gora begiratuz gero, edozein hegazti mota ikusteko aukera zegoen: arranoak, abenduak, okilak, mozoloak...
Horrelakoa zen gure herria XX. mendea heldu arte.
Horrela gogoratzen du
Idazle ezagunak
dio Toribiok.
Eta mendi artean bizi izanda, eibartarren denborapasarik handiena mendira irtetzea zen, eta jakina, ehizan egitea ere bai.
Oilagorretan ibili eta gero, iluntzero biltzen ziren ehiztari haiek
Bazuten bai zer konta, mendiak animaliz beteta zeuden eta.
Basoetan hegazti, ugaztun, musker eta sugeak; erreka eta putzuetan txantxiko, ugaratxo, arrain eta karramarroak.
GAUR EGUNGO EIBARVillanueva de San Andres sortu zuten lehen eibartarrentzat edo
Egia esan, Toribiok deskribatutako eta gure aurrekoek ezagututako Eibar horren zati txiki bat besterik ez da gelditzen gaur egun.
XV. eta XIX. mendeen bitartean gertatu ziren lehen aldaketak, basoetako egurra untzigintzarako erabiliz eta aziendentzat larreak garbituz.
Baina XX. mendea izan da benetako aldaketa ekarri duena.
Mende honen hasierara
Azken 100 urteotako aldaketa ostera, itzela izan da.
Lehen Gerrate Mundialerako, eta garai berean eraiki ziren trenbide guztiak egiteko, sekulako egur mordoa behar izan zen.
Bestalde, industria jaioberriek ere egurra behar zuten eta hori egur guzti hori, jakina, gure mendiak
Gainera aldaketa sozio-ekonomiko nabarmena etorri zen: gero eta jende gehiago bizi zen Euskal Herrian, baserritar asko eta asko hirietarantz joan zen baserria hutsik lagata eta California aldetik zuhaitz berri bat heldu zen: beranduago gure basoen itxura guztiz aldatuko zuen Monterey edo Intsignis pinua.
Horrekin batera errekak ere gero eta egoera makalagoan.
Errekek zeramaten ur gehiena industrian eta etxeetan erabiltzeko hartu zen, arroak lehortuz, eta gelditzen zirenak zikinduz joan ziren, gure zakar eta zikinkeri guztiak batuz.
Basoen eta erreken aldaketa ez zen egun batetik bestera gertatu; gutxinaka-gutxinaka izan zen, bertako jendeari horretaz ohartzeko aukera eman barik.
Baina izugarria izan da.
Gaur egun erreken egoera negargarria da eta basoei buruz zer esanik ez.
Eibarko mendien %75a baino gehiago pinuz josita dago.
Bertoko basoak ia erabat desagertu dira: Matsari, Txonta edo Ardantza erreken ertzetan zeuden